Kike Amonarriz

Kike Amonarriz

@kikeamonarriz.eus

Euskara, soziolinguistika, herrigintza. EH Basque language & Country, sociolinguistics 🔗 kikeamonarriz.eus

609 followers294 following542 posts

“Herrezpalak” Joxerra Garziak eta Iñaki Ugartek 70eko hamarkadan kantatu zituzten abestiak berriro grabatu eta herrezpalak.eus webgunean denon entzungai jarri dituzte. Garai hartako errealitatea ezagutzeko eta kantu eder batzuk entzuteko aukera ederra.

📺 ‘Jalgi hadi plazara’ Tribuaren Berbak programaren azken atala ETBon-en ikus dezakezu👇 etbon.eus/s/tribuaren-... Koldo Azkona-Danserie Ensemble, Imanol Epelde, Pantxoa ta Peio, Maitane Iruiñ-Mirua, Libe Hernando-Bele, Etxepare Institutua-Irene Larraza, Musika Bulegoa-Iker Durana

Kike Amonarriz reposted

Gaur, igandea, 22:00etan “Tribuaren Berbak”. “Jalgi hadi plazara!” Euskarari buruzko abestiak eta euskal musikagitza hizpide.

Tolosako Inkesta Soziolinguistikoa egin du Tolosako Udalak: - Euskararen aldeko hizkuntza-politikak babes zabala: %82 - Hitz egiteko gai: %67 - Udaletxearekin euskaraz: %60 - Anbulatorioan: %56 - Transmisioa: %50 eusk + %7 biak ataria.eus/tolosa/17912...

ataria.eusEuskara bultzatzearen alde daude tolosar gehienak - Tolosa | Tolosaldeko atariaTolosako Inkesta Soziolinguistikoa egin du udalak lehen aldiz, euskararen egoeraren argazki osatua izateko, eta nabarmen erakutsi du babes zabala duela euskararen aldeko hizkuntza-politikak.

Frankistek Ataun okupatu ondorengo lehen Udal Batza 1936ko uztailaren 30ean egin zen. Batzarra amaitzean “Viva España, Viva Cristo Rey, Viva Euskal Erria” oihukatu zuten bertaratuek aktak dioenez. #Euskalerria

“Madrilgo euskaltzaleak” GAUR, igandea, urriak 4, 22:00etan, ETB1en eta ETBON plataforman! 📺 #Tribuarenberbak denboraldi berriaren estreinaldia. 👇 Atalaren aurrerapena. Zabaldu mezua tribukideen artean

Kike Amonarriz reposted

“Madrilgo euskaltzaleak” @Tribuarenberbak denboraldi berriaren estreinaldia. Urriak 4, igandean, 22:00ean, ETB1en. 👇 Atalaren aurrerapena. Zabaldu mezua tribukideen artean!

“Madrilgo euskaltzaleak” @Tribuarenberbak denboraldi berriaren estreinaldia. Urriak 4, igandean, 22:00ean, ETB1en. 👇 Atalaren aurrerapena. Zabaldu mezua tribukideen artean!

Bitoriano Gandiagaren “Elorri”ren 2. argitalpeneko ale bat eskuratu nuen atzo bigarren eskuko denda batean eta altxor hau topatu nuen bertan: Gandiagaren eskaintza, liburuko marrazkien egile Jose Luis Iriondo frantziskotarrari! Altxor bat!

Altzo Azpiko Ipintza zahar edo Ipintza haundi baserria, Mikel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren sortetxea. Baserriaren aldamenean Juanito Loperen eskultura ikus daiteke.

60ko hamarkadako euskarazko menua. Tolosako Kale Nagusian zegoen Zeru Aundi/Cielo Grande hotel-jatetxeko Bittor Zeberio eta Saturnina Larrarte jabe euskaltzale aitzindariek menua euskaraz eta frantsesez ere ipini zuten. Terminologian bada bitxikeriarik. @juantxozeberio.bsky.social -ek eskainia

“Barazkijalea” Han Kang idazle eta Literatura Nobel saridun korearraren eleberriak guztiz harrapatu nau: aztoragarria, beldurgarria, desosegua eragiten duena, eta aldi berean, imantzen zaituena. Nabarmentzekoa Gema L. Las Herasen itzulpena. Zu ere barazkijale bilakatuko al zara?

Kike Amonarriz reposted

Marquina being the only place of Biscay where the pure Basque is spoken... ('A luminous guide for the British cooperative forces in Spain', Bayonne, 1836).

“Okzitaniera gertatzen ari delako” Izaro Arrutiren erreportaia @Berria-n. Udako Okzitaniar Eskola egitasmoak berrehun pertsona inguru biltzen ditu astebetez udan, okzitanieraz bizitzeko. Ez dago halako beste eskaintzarik. www.berria.eus/euskal-herri...

berria.eusOkzitaniera gertatzen ari delako“52 urte dira hiru zorok munduko hainbat txokotatik okzitaniera ikastera etorritako jendearen belarrietara hizkuntza itzularazteko ideia ero bat izan zutela. Eta badirudi ideia horrek funtzionatu d...

1976ko abuztua. Euskarazko publizitatea “Zeruko Argia”n. Klasiko batzuk: - Fanderiako pentsuak: Ez Merkenak. Bai Onenak! - Nork kukurruku??? Ollarrak ollotegian? Ez! FAGOR’ek sukaldian!

“Descolonizar la mente” Ngũgĩ wa Thiong'o idazle keniarraren saiakera hau kolonialismoaren ondorioen deskribapen xehea eta salaketa da. Tartean, bertoko hizkuntzak jazartzeko eskoletan zerabilten metodoa azaltzen du; eraztunaren edo “Antibasque”ren parekoa.

“Les 3 cavaliers d’Iraty” 1958an gazteentzat M.Arneguyk frantsesez argitaratutako liburuan: ikurriña, dantzariak, guardia zibilak, kontrabandoa, Sanferminak, Pasaiako portua... baina, hitzen bat kenduta, euskararen arrastorik ez. Raoul Auger-en marrazkiak, ederrak!

Gure historia gertuaren 4 lekukotza, 4 ikuspegi, 4 genero, 4 irakurgai eder, interesgarri, hainbatetan deseroso.. gure oroimen poliedrikoaren osagarri. Erbestea, indarkeria, bahiketak, memoria… askotariko minen oihartzunak…

Pedro Madariagak "Honra de escrivanos" liburuan (1565): “Yo no puedo dexar de tomar un poco de colera con mus byzcainos porque no se sirven della [euskera] en cartas y negocios; y dan ocasion a muchos de pensar que no se puede escrevir habiendo livros impressos en esta lengua”

Viva o Día da Patria Galega! 🩵 Galiza ceibe! “Galizia, geu gara: jendea eta hizkuntza. Galizia bilatzen baduzu, zeure baitan duzu aurkikuntza!” (Manuel María)