Sestaok Espanyol utzi du kanpoan Kopan. Arauzko denbora 3-3 amaitu da, eta luzapenaren azken minutuan sartu du gol erabakigarria Jon Rojok.
BERRIA
Urriaren 28ko #lehena Flavio Bolsonarok ihes egin du Brasildik AEBetara, bozak galdu eta bi egunera | Instituzio eta alderdi guztiek gaitzetsi dituzte Bilboko istiluak #BERRIAlagunok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: https://www.berria.e...
🗣 Aritz Otxandiano, Ehnergia sareko lehendakaria. Azken urteetan Euskal Herrian sortu diren energia komunitateak batzeko, Ehnergia sarea sortu dute. Otxandianok adierazi du trantsizio ekologikoa «demokratikoagoa eta justuagoa» izan daitekeela energia komunitatearen bitartez.
✍🏼 Maite Asensio Lozano: 'Erantzun baino galdera gehiago'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
Alderdi arabiarren babesa lortuz gero, Eisenkotek Netanyahu gobernutik kendu ahal izango du. Bozkalekuetako inkesten arabera, Netanyahuren alderdia nagusituko da Israelgo bozetan, baina haren aurkako koalizioak ordezkari gehiago eskuratuko ditu. Inork ez du lortuko gehiengo osoa.
🎧 Hilarri diskoidal zahar bat dago bide bazterrean, Zuberoan, Atharratzetik gora Andozeko ibarrean, Ligitik nahiz Etxarretik gora, Ezpeldoi deitzen den etxearen parean. Gaur, 'Euskal Herriko Historia 100 objektutan' saioan, 'Floriturak eskopetetan'👇 www.berria.eus/podcastak/10...
BERRIAko euskara taldeko zuzentzaileen lana jaso dute bideo batean. Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bideoren bat prestatu ohi du urtero, eta aurten BERRIAko ikus-entzunezko taldeak ondu du, egunkariko euskara taldekoekin
Euskal Herriko hiru ertz klasiko, egunean. Eneko Pou eskalatzaileak Palomares, Peña Karria eta Txindokiko ertzak eskalatu ditu egun bakarrean, bakarka eta sokarik gabe. www.berria.eus/mendia/berri...
🗣️ Finalaurrekoen lehendabiziko saioa irabazita, abenduaren 5eko saiorako sailkatu da zuzenean, finalaren aitzinetik eginen den azkenekorako. Atsedena hartuko du orain, eta, eguna gerturatu ahala, berriz kontzentratzen hasiko da. Zazpigarren txapelketa du aurtengoa. www.berria.eus/kultura/eusk...
Egiari bidea irekiz: Argentinatik Euskal Herrira, Kolonbiatik igarota. 'Abrir caminos' liburua aurkeztu dute Iruñean. Egileek aztergai izan dute zer bide egin duten hiru herrialde horietan memoriarako, egiarako eta justiziarako eskubideak erdiesteko.
Adimen artifizialak oinarri sendoa du Euskal Herrian, baina estrategia eskatu dute. Adimen artifizialean burujabetza izateko aukerak eta gabeziak aztertu dituzte Euskarabildua jardunaldian, Donostian.
✍🏼 Maite Asensio Lozano: 'Erantzun baino galdera gehiago'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
Emaitzetan hobera egiteko «eskolaz haragoko estrategia bat» behar dela esan dute hezkuntza eragileek. PISA etsaminak utzitako azken emaitza «kaskarrei» buruz gogoeta egiteko hitzaldi sorta egin dute gaur ere Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Sailean. Besteak beste, hainbat arlotan behar diren «baliabi
«Transmedia sortzailea naiz». Loraldiak antolatuta, haien lanak beste formatu batzuetara hedatzen ikasi dute hainbat sortzailek, Roger Casas-Alatriste aholkulariaren eskutik.
Suaren arrastoak Deustun dira oraindik. Bilboko Udalak goizerako edukiontzi guztiak aldatu baditu ere, erretako lau autoek eta lurreko orban beltzek hor diraute. Auzokideek eta dendariek aitortu dute beldurra pasatu zutela.
Jaurlaritzaren 2027ko aurrekontuak mugikortasun eta hezkuntza arloak indartuko ditu. 17.629 milioi euroko aurrekontua proposatu du, iaz baino %1,8 handiagoa. Ongizatea babestea eta zerbitzu publikoak sendotzea izango ditu helburu. Europako funtsak amaituta, baliabide propioekin bultzatuko ditu inber
Belaunaldien arteko harremanak jorratu ditu Ekaitz Herrerak 'Neguberria' eleberrian. Lan bila ari den 60 urteko gizonezko baten eta 20 urteko unibertsitateko ikasle baten laguntasuna da istorioaren funtsa. Elkar argitaletxearekin plazaratu du, iaz Augustin Zubikarai literatura saria irabazi ostean.
Bengoetxeak PISA txostenaren emaitzez: «Nik ez nuen D eredua zalantzan jarri». Jaurlaritzako Kultura sailburuak esan du PISAren emaitzak faktore askoren ondorio direla, eta txarretsi du bere hitzak oker «interpretatu» izana. EH Bilduk Jaurlaritzari egotzi dio murgiltze ereduaren inguruko zalantzak e
Ayesa Digitalek iragarri du etapa berri baten hasieran dagoela. Aurretik egin gabeko aldaketak egiten ari dira orain, batez ere adimen artifizialaren alorrean. Enpresari izena aldatzea aztertzen ari dira. Fakturazioa iazko antzekoa izatea espero dute aurten, eta eskariak %10 gehiago izatea, 690 mili
Jaurlaritzak dio SEPIk zorra kitatu ezean Tubos Reunidos likidaziora kondenatuta dagoela. SEPI eta Tubos Reunidos erosteko hautagaiak bihar bilduko dira, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta. Mikel Jauregi Industria sailburuak ohartarazi du enpresaren etorkizuna «luzapen denboran» dagoela.
Realak lehen urratsa egin nahi du, Europan beste mugarri bat ezartzeko. Txuri-urdinek Fenerbahce jasoko dute, Europa kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Turkiako taldeak liga irabazi zuen aurreko denboraldian, eta Gorka Alvarezek nabarmendu du aurkari «gogorra eta fisiko sendokoa» dela. «G
Herri Harresiak «kultura herrikoiaz» oztopatuko du Canon Françaisen «besta frantseszalea». Azaroaren 28an mobilizaziora deitu dute, Canon Français enpresak oturuntza erraldoia egitekoa duen Miarritzeko Irati aretoan. «Bakoitza bere musika tresna, kantu liburuxka eta bururatzen zaion guztiarekin» joa
Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterkeria egoera» bizi dutela, eta kontzentrazio bat antolatu dute etzirako. Donostiako udaletxearen aurrean elkartuko dira. Herrerako Herripe auzo elkarteak «begirunea eta arreta» eskatu dizkio Donostiako Udalari, auzoko «arazoei eta gabeziei» ir
Txomin Letamendiren sendia, zikloa ixteko justiziaren aitortzaren bila. 1950ean torturatuta hil zen EAJren militantea frankismoaren biktimatzat aitortzeko helburuz egin da borondatezko jurisdikzio bidezko epaiketa, gaur, Donostian. EAJren eta EH Bilduren ordezkarien babesa izan du sendiak.
ELAren iritziz, etxebizitzaren egoera «politika instituzionalen porrotaren ondorio» da. Etxebizitzaren auziari buruzko txosten bat ondu du ELAk, eta ondorioztatu egungo ereduak «pobrezia eta desberdintasuna» sortzen dituela. Azaroaren 11ko grebara deitu dute: «Mobilizazioak baino ez du egoera irauli
Eusko Jaurlaritzak «irmoki» gaitzetsi ditu atzoko «indarkeriazko ekintza larriak». Vito Quilesen aurkako manifestazioen osteko istiluetan hemeretzi lagun atxilotu zituzten Bilbon, tartean 11 adingabe. Instituzioek istiluak gaitzetsi dituzte, faxismoa borrokatzeko bestelako bideak aldarrikatuz.
Alokairu libreen prezioak %2,1 egin du behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak uste du alokairu librearen merkatuan «joera aldatzen» ari dela . Donostian izan da jaitsierarik nabarmenena: %7,8.
Gasteizko Abendaño eskolako Ikasleen Familien Elkarteak «konponbide bat» eskatu du etxegabetutako bi familiarentzat. Bi adingabeko familia bat gela batean bizi da orain. Joan den ostiralean Gasteizen etxegabetutako sei adingabeko familia, berriz, udal aterpetxean ari da lotan, eta eguna kalean igaro
BIME jaialdiak musikaren gaineko ezagutza zabalduko du Bilbon, gaurtik ostiralera bitarte. Lau egunez aire zabaleko kontzertuak, hitzaldiak eta beste antolatu ditu BIME jaialdiak. Proposamen abangoardistak aurkeztu nahi dituzte, baita musika industriaren gainean hausnartu ere. Bihar Sara Zozaia eta
🗣 Josu Juaristi. Sei urtean bigarrenez arituko da Anaitasuna Espainiako Kopako kanporaketetan Lehen Mailako talde baten aurka. Bihar Alavesen aurka neurtuko dituzte indarrak, 1.400 zaleren aurrean. «Izugarrizko festa» espero du Juaristi kirol zuzendariak.>
🗣️ Finalaurrekoen lehendabiziko saioa irabazita, abenduaren 5eko saiorako sailkatu da zuzenean, finalaren aitzinetik eginen den azkenekorako. Atsedena hartuko du orain, eta, eguna gerturatu ahala, berriz kontzentratzen hasiko da. Zazpigarren txapelketa du. www.berria.eus/kultura/eusk...
🎧 Hilarri diskoidal zahar bat dago bide bazterrean, Zuberoan, Atharratzetik gora Andozeko ibarrean, Ligitik nahiz Etxarretik gora, Ezpeldoi deitzen den etxearen parean. Gaur, 'Euskal Herriko Historia 100 objektutan' saioan, 'Floriturak eskopetetan'👇 www.berria.eus/podcastak/10...
✍🏼 Mikel Reina: 'Oinarrizko legea'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼>
🎧 Brasilgo hauteskundeetako emaitzak ditu hizpide 'Berriketan' saioak gaur. Lula da Silva Langileen Alderdiko hautagaiak irabazi ditu, ezustean, botoen %52 eskuratuta. Itsasne Allende Sopelana EHUko irakasleak aztertu du gaia #EntzunBERRIA👇 www.berria.eus/podcastak/be...
🗣 Aritz Otxandiano, Ehnergia sareko lehendakaria. Azken urteetan Euskal Herrian sortu diren energia komunitateak batzeko, Ehnergia sarea sortu dute. Otxandianok adierazi du trantsizio ekologikoa «demokratikoagoa eta justuagoa» izan daitekeela energia komunitatearen bitartez.>
Hauteskundeak dituzte gaur Israelen, eta Netanyahuk jokoan du lehen ministro kargua. Inkesten arabera, Eisenkot hautagaiaren blokeak eserleku gutxiren aldea aterako dio Netanyahuren blokeari, baina inork ez du lortuko gehiengo osoa. 1981ko bozez geroztiko parte hartzerik handiena izan da goizean.
Arabako Batzar Nagusiek azaroaren 11ko osoko bilkura bertan behera utziko dute, greba orokorra dela eta. EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Ahal Duguk eskatu zuten osoko bilkura bertan behera uztea, greba deialdiarekin bat egingo dutelako. Bozeramaileen batzarrak erabaki du eskaera onartzea. PSE-EEk
✍🏼 Patxi Saez Beloki: 'Irakasleen C2 euskara maila'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼>
Urdaibaiko legearen erreforma tramiteak arintzeko eztabaidatik ateratzeko eskatu du EH Bilduk. Koalizioak hamabi zuzenketa aurkeztu dizkio lege proposamenari. Udalen eskumenak errespetatzeko eskatu die EAJri eta PSE-EEri.
Siriaren eta Jordaniaren arteko krisi diplomatikoa piztu da. Jordaniaren esanetan, EIren hogei kide hil ditu Sirian aire eraso batean. Damaskok traiziotzat hartu du bonbardaketa, eta adierazi zazpi pertsona hil direla horretan; tartean, familia bateko bost kide.
🗣 Aralar Erdozain Olalla. 'Pilotakada' aplikazioa sortu du Erdozainek, sakelako telefonoan pilotan jokatzeko. Matematika ikasketak egin zituen arren, programazioarekiko zaletasunak bultzatu zuen bideojokoa sortzera.>
Munduko %0,1 dirudunenek 3.500 milioi txiroenek adina kutsatzen dute. Enpresa kutsatzaileenei eta dirudunenei zergak handitzeko eskatu du Oxfam erakundeak, eta Hegoalde Globalaren klima finantziazioa handitzeko haien zorra handitu gabe.
Etorkinen erregularizazioak landunen eta langabeen kopuruak handitu ditu. Hirugarren hiruhilekoan, industriak bultzatu du enpleguaren hazkundea: 11.900 landun gehiago, erdia inguru Araban.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba bertan behera utzi dute. ELAk eta LABek argudiatu dute CCOOk, zuzendaritzak bultzatuta, hauteskunde sindikalak egiteko aurreabisua erregistratu duela, eta horrek «edozein negoziazio aukera zapuztu» duela.
Bolsonaroren alderdiak hauteskundeetako emaitzak onartu ditu. Leporatu dio Lulari kanpaina betean «neurri elektoralistak» hartzea.
Hemezortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote Iruñeko gizon bati, indarkeria matxistagatik. Nafarroako Auzitegiak egotzi dio bere bikotekidea bortxatzea, hari tratu txarrak ematea eta mehatxu egitea. Horrez gain, 24 urteko gizonak 15.000 euroko ordaina eman beharko dio bikotekideari.
✍🏼 Saioa Bandres Moneo: 'Gau beltza, gure oroimenen argi'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼>
✍🏼 Sara Azurza: 'Indarkeriaren negozioa'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼>
Lander Martinez izango da Fronte Zabalaren hautagaia Bizkaian. Espainiako ezker konfederalak lurralde hartan lortu zuen 2023an Hego Euskal Herrian eskuratutako eserleku bakarra.
Hasi da 'Plaz!', irakurzaletasuna sustatzeko bideopodcasta. Guau plataforman entzun eta ikus daiteke 'Plaz!' saioa. Atal bakoitzean, gonbidatu batek euskarazko liburu bat eramango du. Youtuben eta Spotifyn ere zabalduko dute.>